“Helburua euskara lasai praktikatzeko eta lagunak egiteko espazioa sortzea da”

berbalagun-portugalete
Berbots taldeak antolatutako mintza egiteko espazioa

Berbalagunek hamarkada oso bat darama euskaren erabilera sustatzen eta horretarako, guztiz dohakoak diren ekintzak antolatzen ditu, edonork parte-hartzeko modukoak

“Helburua euskara lasai praktikatzeko eta lagunak egiteko espazioa sortzea da”

Aurten, 12 urte beteko dira herrian Berbalagun egitasmoa abiatu zenetik. Urteurren hori baliatuz, bere dinamizatzailearekin hitz egin dugu, egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko.

Zer da Berbalagun egitasmoa?
Berbalagun euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Euskal Herriko hainbat herritan jaiotako egitasmoa da, helburu argi batekin: jendeari euskara praktika-tzeko erraztasunak ematea. Portugaleteko Berbalagunen 2011tik daramagu lanean, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz. Hori lortzeko, mintzataldeak, tailerrak, ekin-tzak... antolatzen ditugu.

Zein da mintzataldeen dinamika?
Berbalagun taldeen dinamika oso erraza da. Parte-hartzaileek erabakitzen dute noiz, non eta zertarako elkartu, haien interesen arabera. Normalean tabernetan elkartzen diren arren, badaude on-line edota paseatzeko ere elkartzen diren taldeak. Hala, astean behin batu eta ordubetez egoten dira euskara praktika-tzen. Aurten, gainera, zine forum, txakur paseoa, defentsa pertsonala eta pilotan aritzeko talde espezifikoak ere bultzatu nahi ditugu, baita hezkuntza zentroetan biltzen diren gurasolagun taldeak ere.

Edonork parte har dezake?
Bai, euskara praktikatu eta lagun berriak egin nahi dituen edonork har dezake parte. Taldeetan, euskara maila desberdinetako lagunak elkartu ohi dira; izan ere, helburua euskara lasai praktika-tzeko espazioak sortzea da, norberaren euskara mailari garrantzia kenduz. Horrez gain, azpimarratu beharra dago parte-hartzea dohainik dela eta hamaika abantaila daudela, hala nola, deskontuak, opariak edo zozketak.

Ekintzak egiten dituzuela aipatu duzu. Zer motatako ekintzak izaten dira?
Guk, hilabetero, euskararen erabilera sustatzeko eta berbalagunen komunitatea sendotzeko ekintza bat antolatzen dugu. Aurten, argazki lehiaketa batekin hasi dugu urtea, baina horrez gain, mendi irteerak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatzeko konpromisoa hartzen dugu. Gainera, urtean bi mintzodromo antolatzen ditugu, bat helduei begira eta bestea herriko hezkuntza zentroekin elkarlanean. Azken honetan, esate baterako, 300dik gora gazte elkartu genituen abenduan. Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi hileko azken ostiraletan, Portu Kantari izeneko kantu taldea herriko Alde Zaharra kantuz eta doinuz alaitzeaz arduratzen dela.

Nola har daiteke parte berbalagunen?
Esan  bezala, parte-hartzea dohainik da, eta mintzataldeetan izena emateko, hiru aukera daude: 600 482 000 telefonora deitzea, [email protected] e-postara idaztea edota Xaribari AEK, Udal Euskaltegia edota Udaletxeko Euskara Zerbitzura hurbiltzea. Beraz, hemendik euskara praktikatu nahi duzuen guztioi gonbita luzatzen dizuegu, taldeetan parte hartzera anima-tzeko.