Korrikaren aurkezpena Portugaleten
Otsailaren 25ean Albina Stardust eta Divina Comediaz gozatzeko aukera egongo da Santa Klara kulturgunean, beste ekitaldi batzuen artean
Portugaleteko AEKk korrika aurkezpen ekitaldia egingo du, asteazken honetan, otsailak 25, 18:30etan, Santa Klara kulturgunean. Aurkezpena girotzeaz Albina Stardust eta Divina Comedia euskal trabestiak arduratuko dira, eta bertan hainbat kontuz gozatzeko aukera egongo da; hala nola, bingoa, musika, dantza… Ospakizun eguna izango da, bertan, Korrikari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.