Lana eskatu edo eskaintzeko iragarkiak argitaratu daitezke www.beharsarea.eus webgunean

Beharsarea: Portugaleten lana euskaraz eskaini eta eskatzeko webgunea

Captura de pantalla 2021-10-13 a las 13.58.14
Lana eskatu edo eskaintzeko iragarkiak argitaratu daitezke www.beharsarea.eus webgunean

Webgunean erraz publikatu ahal izango duzu zeure iragarkia, lana euskaraz eskaini edo eskatu nahi baduzu

Beharsarea: Portugaleten lana euskaraz eskaini eta eskatzeko webgunea

Beharsarea lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Izan ere, www.beharsarea.eus webgunean sartuta, erraz erraz sareratu ahal izango duzu zeure lan eskaintza edo eskaera.

Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan egin nahi duten herritarren artean. Herritarrek bidaltzen dituzten iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak diren ala ez. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, eta ez du erantzukizunik hartuko, argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruan.

Beharsarean iragarkia publikatu ahal izateko, baldintza bi besterik ez duzu bete behar: batetik, lanak euskaraz egitea eta bestetik, lanak baldintza duinetan egitea.

Beharasarea doakoa da, Portugaleteko Udalak gastu guztiak bere gain hartzen baititu. Erabiltzaileak ez du erregistratu behar; helbide elektronikoa ematea nahikoa da erantzunak helbide horretan jasotzeko.

Lanak hainbat kategoriatan
sailkatuta egonik, nagusiak zain-
tzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza eta eskola-laguntza dira. Dena den, “Bestelakoak” izeneko atal bat ere dagoelarik, esan dezakegu lan mota guztiak bideratzeko balio duela Beharsareak eta lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezkeela zerbitzu honen bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen Beharsarea eta Bizkaiko beste udalerri batzuek ere (Basauri, Erandio, Galdakao, Getxo eta Urduña) parte hartzen dute proiektuan. Portugaleteko atala maiatzean hasi zen martxan eta berehala izan zuen arrakasta: handik gutxira ugaldu ziren iragarkiak, gehienbat lana eskatzekoak, eskaintzaren bat ere tarteko.

Beharsarea: Portugaleten lana euskaraz eskaini eta eskatzeko webgunea