Mintzodromoa Portugaletera itzuliko da aurten ere

mintzodromo-2026-portugalete
Mintzodromoa giro ederrean egingo da

Maiatzaren 20an parte-hartzaileek lasai hitz egingo dute taldeka antolatzaileek proposatutako hiru gairi buruz

Mintzodromoa Portugaletera itzuliko da aurten ere

Portugaleteko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Udal Euskaltegiarekin eta Xaribari-AEK euskaltegiarekin koordinatuta eta Berbalagun programaren barruan, Mintzodromoa antolatu dute aurten ere Orube Plazan, portugaletetarrei euskaraz lasai hitz egiteko parada eman nahian.

Aurreko urteetan bezala, Mintzodromoak bi saio izango ditu maiatzaren 20an: bata goizean, 10:00etan, eta bestea arratsaldean, 17:00etan, parte-hartzeari aukera gehiago eman nahian. Beraz, Portugaleteko eta inguruko euskaldun guztiak gonbidatuta daude bertara joan, elkar ezagutu eta hitz egitera.

Mintzodromoaren funtzionamendua aurreko edizioetako berbera izango da: parte-hartzaileak taldeka eseriko dira, antolatzaileek proposatuko dien gaurkotasunaren inguruko hainbat gairi buruz lasai hitz egiteko. Guztira, hiru gai planteatuko zaizkie, bakoitza hamabost minututan jorratuko dute.