PORTUGALETE 700

Portugaleteko Nautika Eskola eta bere historia

índice
Escuela Náutica

1742ko abuztuaren 10ean, Bilboko Uri Urenaren Museoan hasi ziren ematen nautika hobetzeko lehenengo eskolak; geroztik, hainbat itsas bidaia izan ditu Nautika Eskolak

Portugaleteko Nautika Eskola eta bere historia

1742ko abuztuaren 10ean, Bilboko Uri Urenaren Museoan hasi ziren ematen nautika hobetzeko lehenengo eskolak; geroztik, hainbat itsas bidaia izan ditu Nautika Eskolak.

“Portugaleteko Nautika” izenez ezagutzen den eta Portugaleteko hondartza zaharrean eraiki zen eraikinak hiru izen ofizial izan ditu azken 52 urteetan:

  • Nautika Eskola Ofiziala
  • Merkataritza Ontzidiko Bilboko Goi Eskola
  • Nautika Eta Itsas Makineria Goi Eskola Teknikoa
  • Bilboko Ingeniaritza Eskola


Hala, izen guztiok oso lotura handia daukate eskolak izan duen ibilbide eta garapen akademikoarekin. 1968ko azaroaren 14an hasi zen dena, Portugaleten egin zen “Leopoldo Boado” Nautika Eskola Ofizialaren inaugurazioarekin, Bilboko Unibertsitatearen inaugurazioa baino bi egun lehenago.

Gaur egungo eraikina eraiki baino lehen, 1925etik aurrera, Nautika eta Itsas makineria ikasketak Deustuko Nautika Eskolan ematen ziren. Baina eraikin hori zaharkituta eta gainezka zegoen, bertan zegoen jarduera handiaren ondorioz; hortaz, Eskola beste toki batera eramatea proposatu zen, eta, horrekin batera, Bilboko Eskola Nautika Ofizialaren eraikin-egitasmoa lantzeko ardura Josee Lopez Zanon eta Luis Laorga Gutierrez arkitektoei eman zitzaien.

Eskola Portugaleten eraiki zen, Santurtziko portuaren aurrean eta harri-lubeta baten betelanaren gainean. Lubetaren isurketa hondoetako materialekin egin zen. Eskola eraiki zen orubearen azalera 7.513 m2-koa zen gutxi gorabehera, trapezio formakoa; bere oinarri handienak itsasoarekin muga egiten zuen; IMra begira zegoen eta 122,50 metro zituen. Oinarri txikienak Portugaleteko udal igerilekuekin egiten zuen muga, eta 87 metro zituen. Burdinazko kaiaren gaineko alde motza 72,5 m-koa eta Bilbo-Santurtziko trenbidearen pareko arku formako alde kurbatuak 82 metro arkuan eta 80,80m kordan. Eskolaren egoitza berriaren eraikuntza 1965eko azaroaren 11n hasi zen.

Eskola berriaren izena hurrengoa izan zen “LEOPOLDO BOADO”
nautika eskola ofiziala

1920ko urriaren 28tik 1937ko urriaren 26ra arte Bilboko Nautika Eskola Ofizialeko zuzendaria izan zen Leopoldo Boado Suances-en omenez hartu zuen “Leopoldo Boado” goitizena. Bera izan zen Eskolari eraikin propioa eman zion lehenengo zuzendaria, Deustuko Nautika Eskola, hain zuzen ere. Eskolaren eraikuntza eta inaugurazioak –garai horietan munduko onenetarikoa bere lan-esparruan- eragina izan zuen gazteengan, eta, ondorioz, mila ikasle baino gehiagok egin zituzten haien ikasketak bertan.

1977. urtean, Nautika Ikasketa Plan Berria onartuta, hurrengo ibilbideari hasiera eman zitzaion eskolan. Bere izena aldatu zuen, Bilboko Itsasketa Zibileko Goi Eskola izena hartuz. Ikasketa plan berri hori garatzen hasi zen Estatuko lehenengo Eskola izan zen.

Horrekin batera, anekdota gisa aipatu beharra dago, emakumeak onartzen zituen, emakume kapitaina izan zuen, eta 1993an, emakume batek zuzendu zuen lehenengo Eskola izan zela.

Gaur egun, Nautika Eskolan, Itsas-zubi eta Makinetako ohiko ikasketez gain, graduondoko ikastaroak eskaintzen ditu, itsas sektoreko profesionalak berritu eta eremuaren  beharren jakinaren gainean egon daitezen. Bestalde, master ofizialak ere eskaintzen dira.

1994ko uztailaren 12an, Eusko Autonomia Erkidegoak Bilboko Itsasketa Zibileko Goi Eskolaren eskuduntzak eskuratu zituen, eta, ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen. Marko akademikoaren aldaketak zentroaren izen-aldaketa ekarri zuen:

NAUTIKA ETA ITSASONTZI-MAKINERIA
GOI-ESKOLA TEKNIKOA

2016ko urtarrilaren 5ean ekin zion ibilbide berriari Eskolak. Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate eta eskolen berrantolaketaren ondorioz, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren parte izatera igaro zen. Honek 4 eskolatako instalazio, langile, ikasle eta ikasketak bildu ditu bere baitan, horietako batzuk ehun urtetik gorakoak: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniari-tza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi- Eskola Teknikoa

Lau ikastetxe horien jatorriek, berrantolaketak eta izaera esanguratsuek Nautika Eskolaren etorkizuna bideratzen dute dagoeneko. Gaur egun, antzinako Nautika Eskolako ikasleria ez dago isolaturik, geure Euskal Herri txiki honetako unibertsitatearen eta kultura teknikoaren parte baita.